Kopa Kultur Birikan ipiniko dute ikusgai, 08:30etik 22:00etara. Erakundeek herritarrak animatu dituzte gizarte-sareetan argazkiak #SanMamesTopera eta #AskoDagoJokoan traolak erabilita zabaltzera.
UEFA Women´s Champions League-ren finala maiatzaren 25ean izango da San Mamesen, eta bertan FC Barcelona eta el Olympique Lyonnais norgehiagoka ibiliko dira titulua eskuratzeko. Partida baino lehen, kopa Bizkaiko 10 udalerritan ipiniko da ikusgai, “herritarrek trofeoa hurbiletik ikusteko eta argazkiak egin ditzaten”, azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Kopa Txorierrin ere ikusteko aukera egongo da, Deriora datorren eguenean, maiatzak 9, ailegatuko da eta.
Kopa Kultur Birikan ipiniko dute ikusgai, 08:30etik 22:00etara. Erakundeek herritarrak animatu dituzte gizarte-sareetan argazkiak #SanMamesTopera eta #AskoDagoJokoan traolak erabilita zabaltzera.