Lehiaketa Biwak rokodromoan izango da, eta parte-hartzaileak hainbat kategoriatan lehiatuko dira: 14 urtez, 16 urtez eta 18 urtez azpiko kategoriak, absolutua, beteranoak eta umeentzako kategoria berezia. Lehiaketak emakumezkoetan zein gizonezkoetan izango dira kategoria guztietan. Horrezaz gainera, Open Wimak egingo da lehen aldiz eta 2.000 euro banatuko dira absolutu kategoriako lehen hiru postuetan gelditzen direnen artean. Izen emateak 20 euro balio ditu. Egunean zehar hainbat ekintza izango dira, hala nola zozketak, musika eta eskaintza gastronomikoa.