Ondoren, urte askoan, beste zeregin batzuetan ibili nintzen, baina PAI Bitartean zentrora ailegatu nintzenean berriro ekin nion zaletasunari. Derion, hala ere, pala egokituan jokatzen da, eta modalitate ezberdinak izan arren, berdin-berdin jokatzen da. Ezberdintasunak material-motari daude lotuta: adibidez, pala egokituak exigentzia-maila txikiagoa du, gutxiago pisatzen du eta, larruzko piloten ordez, tenis-pilotak erabiltzen dira. Berriro hasi naiz palan jokatzen eta oso pozik nago. Gainera, Lantegi Batuak Fundazioko erabiltzaileak gurekin entrenatzen dira martitzenetan, eta oso talde atsegina osatu dugu, zeinetan palaz gozatzen baikara. Are gehiago, txapelketaren bat antolatzera ere animatu gara.
Beste alde batetik, eguneko zentroan Ganbara Gizarte Irratia dugula aprobetxatuta, elkarrizketa egin diegu bi pala-jokalari bikaini: Roman Maldonadori, munduko txapelduna dena, eta Asier del Rio lezamarrari. Era berean, haiekin batera parte hartu dugu beste egitasmo eta ekintza batzuetan, eta erakustaldia egin digute palan erabili daitekeen materialari buruz.
Hau guztia oso atsegingarria izan da, zeren eta hainbeste gustatzen zaidan kirola berriro egiteko aukera eman baitit. Horri lotuta, espero dut pala-saioez gozatzen jarraitzea eta kirol honetako jokalari handiak ezagutzen segitzea.