Sukaldaritza-tailerra gazteentzat

Aikor aldizkaria 2024ko mai. 10a, 11:36

Berbagazte programaren baitan, sukaldaritza-tailerra antolatu da DBH1eko eta DBH2ko gazteentzat. Tailerra ekainaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an, goizez, egingo da Txorierriko Baserri Antzokian, Derion, eta parte-hartzaileek nahi beste egun aukeratu ahalko dituzte tailerra egiteko. Baldintzak dira euskaraz hitz egitea, Txorierrikoa izatea eta 10 euroko fidantza ordaintzea; fidantza itzuliko da, tailerrera joanez gero. Izena emateko, 747 447 579 telefono-zenbakira deitu daiteke, edo berbalagun.txorierri@gmail.com helbide elektronikora idatzi.