Gela Pedagogikoak antolatuta, bihar, maiatzak 11, BTTren eskola-topaketa izango da Derion. Hitzordua 15:45ean ipini dute hariztian, elizaren ondoan. Adin guztietako umeentzako ekintza da, eta izena ematea ekintza hasten denean egin behar da. Topaketaren helburua da mendiko bizikletaren erabilera sustatzea, eta parte-hartzaileek beharko dituzte mendiko bizikleta, kaskoa eta arropa erosoa.