Eguraldia lagun, antolatzaileek espero zuten herri-azokan jendetza batzea, eta hala izan zen. Artisau-azokan 25 postu ipini ziren eta haietako 11 herriko artisauenak izan ziren. Erakusketak eta erakustaldiak ere egon ziren, eta Ganbara Irratiak azokatik bertatik igorri zuen. Arratsaldean dantza-kalejira egin zen, eta jai-giroa herriko hainbat txokotara zabaldu zen. Domekan, bestalde, kirol-erakustaldiak eta -azoka izan ziren eta ekintzetan adin guztietako derioztarrek hartu zuten parte. Arratsaldean, azkenik, euskal dantzak izan ziren.