Derion, San Isidro jaietako bigarren asteburua izango da bihar eta zapatuan, maiatzak 17 eta 18. Aurreko urteetan moduan, Derioko Udalak gaueko autobus-zerbitzua ipiniko du herritarrak etxera itzuli ditzaten. Doako zerbitzua da, eta autobusa Mungialde etorbidetik –kiroldegi parean– aterako da orduero, 01:00etatik 06:00etara. Autobusa herriko auzo guztietatik pasatuko da, eta eskaera zehatzik egonez gero, erabiltzaileak adierazitako lekuraino eramango dira.