Makrame tailerra Baserri Antzokian

Aikor aldizkaria 2024ko mai. 17a, 11:55

Ekainaren 9an, 11:30etik 13:00etara, makrame tailerra izango da Txorierriko Baserri Antzokian, ArtileArtean dendako jabeak zuzenduta. Familian gozatzeko tailerra da eta bertan 8 urtetik gorako umeek har dezakete parte. Tailerrak 18 euro balio ditu bazkideentzat, eta 20 euro, bazkide ez direnentzat. Informazio gehiago eskuratzeko eta sarrerak erosteko, 634 401 580 telefono-zenbakira deitu behar da.