Parkea Musik Fest da Euskadiko Parke Teknologikoek bultzatutako ekintza eta parkeetako enpresen langileen musika- eta sormen-talentua ikusaraztea du helburu. Jaialdia bihar, maiatzak 23, eta 17:00etatik aurrea, egingo da Txorierriko Baserri Antzokian, Derion. Agertokira hiru talde hauek igoko dira: Blaster M (rock euskaraz), Soporte Vital Básico (Pop) eta La Fabulosa y Decadente Mambo Express (Cumbia). Sarrera irekia da eta, besteak beste, zozketak, pintxoak eta edariak erosteko aukera eta deskontu esklusiboak egongo dira.