Oleogel tailerra, Baserri Antzokian

Aikor aldizkaria 2024ko mai. 29a, 14:58

Ekainaren 21ean, 18:30etik 20:30era, oleogel tailerra egingo da Txorierriko Baserri Antzokian, Derion, Basaloreren eskutik. Tailerrean inguruko landareak erabilita kremak egiten ikasiko da. Ekintzak 28 euro balio ditu Baserri Antzokiko bazkideentzat; eta 30 euro, bazkide ez direnentzat. Txartelak erosteko, 634 401 580 telefono-zenbakira deitu behar da. Tailerra gaztelaniaz izango da.