BesteBi

a eta t: Uxue Fernández y Jazmín M. Algarín, praktiketan dabiltzan ikasleak. 2024ko mai. 29a, 15:03

BesteBi plataformaren baitan daude etxegabetasuna desagerraraztearen eta egoitza-inklusioaren alde lan egiten duten Bizkaiko elkarteak. Elkarte horiek hurrengo helburu hau dute: gizartetik kanpo dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonek etxebizitza duina izatea eta, era berean, etxerik ez duten pertsonei lagun- tza eta babesa ematea.

Emaús Gizarte Fundazioa ere BesteBi plataformaren partaidea da, eta apirilaren 25ean plataformak Indautxuko plazan, Bilbon, egin zuen elkarretaratzean hartu zuen parte, etxebizitzarik ez duten 2.500 pertsona baino gehiagoren egoera ikusgai egiteko. Urtero antolatzen den ekintza da, baina aurten zerbait berria egin nahi izan da eta antzezlan bat prestatu da. Parte-hartzaile bakoitzak bere aletxoa ipini zuen. PAI Bitartean zerbitzuaren erabiltzaileok eta langileok, esaterako, kartel batzuk egin genituen eta horietan mezu erreibindikatzaileak idatzi genituen, hala nola “pertsonarik ez etxe gabe” eta “bihar zu izan zaitezke”. Gainera, Ganbara Gizarte Irratiaren baliabideak erabilita, antzezlanaren pertsonaien ahotsak sortu, eta bozgorailu baten bidez erreproduzitu ziren.

Hainbat arrazoi direla-eta etxebizitza lortzeko ahaleginetan dabilen familia baten egoera azaldu genuen antzezlanean: erakundeen zerbitzuetara jo dute, baina oso izapide zailei aurre egin behar izateaz gainera, ahalegina egin behar dute arreta duina lortzeko. Milaka pertsona daude egoera horretan edo antzeko egoeran; hortaz, enpatia dugu pertsona horiekin eta pairatzen dituzten ondorioak ezagutzen ditugu. Horregatik, Emáus Gizarte Fundazioak BesteBiren edozein egitasmoren partaidea izaten jarraituko du eta modu aktiboan parte hartuko du bere errebindikazio-ekintza guztietan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).