Domekan, ekainak 2, Kantabriako Biketrialeko RGBA Kopa izan zen, eta Ioritz Aurrekoetxea derioztarrak hura irabazi zuen R2 kategorian (2009-2010). Gainera, azpimarratu behar da lehengo urtea dela kategoria horretan lehiatzen dena. Hiru txapelketatan izandako emaitzen arabera erabaki da Kopa nork irabazi, eta Aurrekoetxeak emaitza bikainak izan ditu hiruretan: lehen txapelketa apirilaren 6an egin zen eta bigarrena izan zen bertan; bigarren proba, maiatzaren 1ean, eta lehena izan zen; eta hirugarrena, domekan, eta lehena izateaz gainera, Kopa eskuratu zuen. Hiru probak Reinosan izan dira. Beste aldetik, aipatu beharra dago bere anaia, Enaitz Aurrekoetxea hirugarrena izan dela RGBA Kopan, R5 kategorian. Enaitzek sei urte ditu eta hasiberrien kategorian lehiatu da.