Harrotasunez bete zen Derio

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 17a, 14:44

a: Derioko Udala

Bilbao Bizkaia Harro LGTBIQ+ jaialdiak lehen geldialdia egin zuen Derion, zapatuan, ekainak 14. Sollube kalean ekintza-sorta zabala izan zen arratsaldean zehar, hala nola umeentzako tailerrak eta film laburrak, Marica de Gernika bakarrizketa, La Polankaren eta The Mariposers-en ikuskizunak eta Ibai Sanchez dj-aren emanaldia.