Paperezko jantziak erakusgai Derion

Aikor aldizkaria 2024ko ekainaren 20a

Gueñeseko nazioarteko paperezko jantzien lehiaketaren lanak  uztailaren 27ra arte ikusgai izango dira Derioko Kultur Birikan. Gainera, zapaturako, ekainak 22, paperezko jantziak egiten ikasteko hastapen ikastaroa antolatu da 10:00etatik 13:00etara. Jantziak egin dituzten diseinatzaileetako batzuk ibiliko dira irakasle, eta izena emateko, mezua bidali behar da kultura@derio.eus helbide elektronikora.