Deriok lehen mailako ofiziala kontratatuko du obretako brigadarako

Aikor aldizkaria 2024ko ekainaren 26a

EGAZ Txorierriko webgunean jakinarazi dutenez, Derioko Udalak lehen mailako ofizial bat kontratatuko du obretako brigadarako, lanpostuaren titularra aldi baterako ordezkatu dezan; aurreikuspenaren arabera, lanean uztailaren 8an hasiko da. Gaur, ekainak 26, hautagaitzak aurkezteko azken eguna da, eta dokumentazioa uztailaren 1era arte aurkeztu daiteke Lanbiden. Oinarriak eta gainerako informazioa hemen kontsultatu daitezke.