Bilduma online ikusi ahalko da Derioko Udalaren Flicker kontuan, “Derio iruditan”. Era berean, epaimahai batek argazki batzuk aukeratuko ditu eta horiek kalitate handian inprimatuko dira, Kultur Birikan ikusgai ipintzeko. Gainera, 12 irudi erabiliko dira 2025. urteko egutegia egiteko.