Datorren martitzenean, uztailak 23, Festa tropikala izango da Derioko udako igerilekuetan. Gaztelekuko eta LudoGazteko azken urteko erabiltzaileentzako ekintza da, eta 21:00etatik 00:00etara egingo da. Besteak beste, musika, puzgarriak eta kopaua izango dira. Ekintzan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da Gaztelekuan eta LudoGazten. Hala ere, zerbitzu horietako erabiltzaileak ez direnek ere badute ekintzan parte hartzeko aukera. Horretarako, 688 769 524 telefono-zenbakira deitu behar dute.