Mungialde Etorbideko aparkalekuaren sarbidea zabaldu du Deriok

a. Derioko Udala 2024ko uzt. 23a, 09:11

Derioko Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, Mungialde Etorbidean, kiroldegiaren parean dagoen aparkalekuaren sarbidea zabaldu du. Udalaren hitzetan, “segurtasuna indartu egin da, ikuspena hobetuz eta auto gidariei modu seguru eta errazagoan sartzeko edo irtetzeko aukera eskainiz”. Udalak jakinarazitakoaren arabera, sarbidea zabaltzeak herritarren eskaerei erantzun die.