Landareak erabilita krema naturalak egiteko tailerra antolatu dute Txorierriko Baserri Antzokian. Tailerra irailaren 20an, 18:30etik 20:20era, egingo dute, eta izena emateko, 634 401 580 telefono-zenbakira deitu behar da. Bazkideek 28 euro ordaindu beharko dituzte tailerrean parte hartzeko, eta bazkideak ez direnek, 30 euro. Tailerra gaztelaniaz izango da.