Zinema eta eivissar festa Derioko igerilekuetan

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 3a, 13:09

Asteburuan bi ekintza egingo dira Derioko udako igerilekuetan. Alde batetik, Campeonex pelikula ikusi ahalko da barikuan, irailak 6, 22:00etan, baina euria egiten badu, pelikula kantxa estalian ipiniko da. Beste alde batetik, zapatuan, irailak 7, eivissar festa egingo da 21:30etik aurrera. Azken hori 18 urtetik gorako lagunentzako ekintza da eta gonbidapenak jadanik hartu daitezke igerilekuetan.