Lehiaketaren oinarrietan zehaztu dutenez, ipuinak gutxienez testua eta irudiak izango ditu, eta formatu-proposamenak ere onartuko dira. Balio sozialak edo humanitarioak sustatu beharko ditu, hala nola elkartasuna, ontasuna, berdintasuna, diskriminaziorik eza, elkarrekiko laguntza eta natura-ingurunearen zaintza. Gainera, hurrengo esaldi hau jaso beharko du: “Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Derioko plazan”. Lanak posta elektronikoz aurkeztu ahalko dira gurene@derio.eus helbidera bidalita, edo udaletxean bertan, astelehenetik barkura, 08:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago, www.derio.eus webgunean.