Mugikortasunaren Astearen harira, domekan, irailak 15, familiako bizikleta-martxa egingo da Derion. Ekintza 11:00etan hasiko da, eta ostean, hamaiketako osasungarria eskainiko da. Beste aldetik, Derioko Udalak herritarrak animatu ditu irailaren 18an autoa aparkatuta utzi eta udalerritik modu jasangarrian mugitzera; esaterako, oinez, bizikletaz edo patinetez.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).