Athleticek lortutako 25. Kopa ikusgai izango da talde zuri-gorriak hitzarmena duen kluben instalazioetan. Derio CD talde horietako bat da, eta, hortaz, kopa ikusgai izango da bihar, urriak 3, Ibaiondo futbol-zelaian. Zaleek kopa ikusi eta argazkiak egin ahalko dituzte 16:00etatik 19:00etara.