Baserri Antzokian ospatu da Landa Eremuko Emakumeen Eguna

a eta b: BFA 2024ko urriaren 16a

Atzo, urriak 15, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen, eta Bizkaiko Foru Aldundiak ekitaldia antolatu zuen Txorierriko Baserri Antzokian, Derion, eguna ospatzeko. Helburua izan zen, landa-eremuko eta hiri-eremuko emakume ekintzaileak biltzea, esperientziak, hausnarketak eta ezagutzak partekatu zitzaten.

Bestalde, Arantza Atutxak, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko diputatuak, aurkeztu zuen Aldundiak Bizkaiko emakume baserritarrentzat bultzatutako lan-plana. Azaldu zuenez, plana “iaz egindako tailerretan emakume baserritar askok adierazitako kezkei erantzuteko sortu da. Gune horretan, landa-eremuko emakumezkoei eragiten dieten gaiak landu ziren, esate baterako, osasuna eta ongizatea, nekazaritza-sektoreko parte-hartze aktiboa eta laguntza bilatzea". Era berean, dokumentu bat aurkeztu zen, non emakume baserritar batek ekintzailetza-ideia bat duenetik bere lan-bizitza amaitzen den arte jaso ditzakeen laguntza nagusiak zehazten baitira. Solasaldiak ere izan ziren, eta talde-dinamikak.