Kanpoko kirol-instalazioak hobetuko dira Derion, partaidetzazko aurrekontuak direla-eta

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 16a, 11:48

a: Derioko Udala

Derioko Udalak jakinarazi duenez, partaidetzazko aurrekontuen prozesua atzo, urriak 15, amaitu zen, eta boto gehien jaso duen proposamena izan da kanpoko kirol-instalazioak hobetzea. Udalak 120.000 euro zuzenduko ditu horretara. Jakinarazitakoaren arabera, dagoeneko lanean dabiltza proiektu irabazlea garatzeko, eta datozen asteetan hainbat azterlan egingo dira, zein instalazio hobetu eta hobekuntza-lanak zehazteko.

Bozkatu diren beste bi egitasmo izan dira kultur programazioa handitzea (925 puntu) eta umeentzako parke bat estaltzea (878 puntu). Azaldu moduan, 7 urtetik gorako 150 pertsonak eman dute botoa. "Eskerrak eman nahi dizkiet Derioko herritar guztiei, beren parte hartzeko konpromisoagatik eta beren aletxoa jartzegatik. Elkarrekin eraikitzen ari garen udalerria gero eta inklusiboagoa da, eta herritarren benetako premiekin bat dator. Lanean jarraituko dugu derioztar bakoitzaren ahotsak gure erabakien motorra izaten jarrai dezan", adierazi du Esther Apraiz alkateak.