Zainduz programaren baitan, psikohezkuntza-, autolaguntza- eta risoterapia-ikastaroa antolatu da mendekotasuna duten pertsonen zaintzaile eta senideentzat. Ikastaro teorikoa eta praktikoa izango da, eta azaroaren 12an, 19an eta 26an egingo da Derioko Kultur Birikan, 10:30etik 12:30era. Izena emateko eta zalantzak argitzeko, 607 820 157 telefono-zenbakira (Sandra) deitu daiteke eguenetan, 08:30etik 13:30era. Txorierriko Mankomunitateak antolatutako ekintza da.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).