Sakatuk festa handia antolatu du X. urteurrena ospatzeko

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 23a, 12:40

Sakatu Txorierriko elektrotxarangak 10 urte daramatza Euskal Herriko jaiak musikaz girotzen. Urteurrena ospatzeko, festa handia antolatu dute Baserri Antzokian, Derion, urriaren 26rako. Musikaz eta lagunez betetako jaia izango da, jakina.

Festa 16:00etan hasiko da “Sakapintxada” baten eskutik. Ondoren, 18:00etan, bakarrizketak izango dira, eta agertokira igoko dira Julen Pagazaurtundua, Asier Galarza eta Esti Curiel. Anfitrioiek, Sakatuko kideek, musika-saioa egingo dute 19:00etatik aurrera, eta afaltzeko aukera egongo da Baserri Antzokian bertan. Festa biribiltzeko, Akatz Bilboko ska taldeak joko du 23:00ak aldean, eta ostean Dj Hamahiruk musika ipiniko du. “Gure gertuko jendearen eta gurekin ospatu nahi duen jende guztiarekin egun berezia pasatzea espero dugu”, adierazi dute Sakatukoek. “Beste aldetik, 10. urteurrena ospatzeaz gainera, aurtengo bira amaitzeko ekitaldi gogoangarria eskaini nahi dugu”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).