Deriora ailegatu da "Haurtzaroa artean" erakusketa ibiltaria

Aikor aldizkaria 2024ko azaroaren 13a

"Artearen ibilbidea" egitasmoaren baitan, domekara arte, azaroak 17, “Haurtzaroa artean” erakusketa izango da Derioko Herriko Plazan. Bertan hainbat artelan ipini dira ikusgai, eta QR kode bat deskargatuta, bakoitzari dagozkion azalpen-audioak doan deskargatu ahal dira sakeleko telefonora.

BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak elkarlanean sustatutako ekimenaren helburua da bizkaitarrengana artea eta kultura hurbiltzea, leku publikoetara kalitate handiko artelanen erreprodukzioak eramanez.