Jardunaldi mikologikoak Derion

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 15a, 11:18

Untza mendi-taldeak antolatuta, asteburuan jardunaldi mikologikoak izango dira Derion. Aurten ekintzaren 15. edizioa beteko da. Zapatuan, azaroak 16, hitzordua ipini dute 08:00etan, udaletxe aurrean, perretxikotara joateko. Domekan, azaroak 17, bestalde, perretxiko-erakusketa eta -dastatzea egongo da, 10:00etatik 14:00etara, Sollube kalean. Nahi duenak bere perretxikoak eraman ahalko ditu. Derioko Udalaren eta Bizkaiko Mendi Federazioaren laguntzarekin antolatutako ekintza da.