Giro ezin hobea Txorierri Egunean

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 22a, 14:01

Azaroaren 16an, Txorierri Egunaren bigarren edizioa ospatu zen Txorierriko Baserri Antzokian, Derion. Goiz-goizetik, tokiko ekoizleen eta artisauen azoka atondu zen, eta bertan izan ziren Txibirita Mundi, Zizegorri, Hemen eta Orain, Museti Jositegia, Bitxik Kool, Eskulore, Kaktusero eta Iñaki Lekerika. Ogia, barazkiak, loreak, taloa eta txakolina ere egon ziren goizean zehar. Horrezaz gainera, euskal dantzen alardea egin zen Lainomendi (Derio), Goi Alde (Erandio), Hiru Bat (Zamudio) eta Gurutze (Lezama) dantza-taldeen eskutik. Era berean, Sondikako Dana taldeak gimnasia erritmikoaren erakustaldia egin zuen, eta umeentzako perkusio-tailerrak egon ziren Moonrock musika-zentroak gidatuta.