ETSren kontzertuak eraginak izango ditu aparkalekuetan eta trafikoan

Aikor aldizkaria 2024ko azaroaren 22a

ETS taldeak bihar, azaroak 23, kontzertua egingo du Derion, eta hango udalak jakinarazi duenez, eraginak izango dira kirol-kantxa estalien inguruko aparkalekuetan eta trafikoan. Horrela, gaurko 18:00etatik aurrera ezin izango da hurrengo leku hauetan aparkatu: Unbe kalean, Kolitza plazaren alboko zebra-bidetik; Almazene kalean; kiroldegiko aparkalekuan; pilotalekuaren alboan; eta Anboto plazan, Unbe kaletik hurbilen dauden aparkatzeko lekuetan.

Beste alde batetik, biharko 17:00etatik aurrera trafikorako itxita izango dira Unbe eta Almazene kaleak, eta Oiz kalearen noranzkoa aldatuko da; ondorioz, Ganekogortarantz irten beharko da. Gainera, Kultur Birikako garajeen irteeratik, Anboto plazan debekatuta egongo da ibilgailuak Unbe kalerantz ibiltzea. Ibilgailuak udako igerilekuen albotik pasatu ahalko dira Landa etorbideko biribilgunerantz.