Ertibil erakusketak 18 sortzaileen lanak eraman ditu Deriora

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 25a, 13:45

Ertibil Bizkaia Arte Bisualen Erakusketa Ibiltaria Derion izango da abenduaren 2ra arte. Kultur Birikan, hain zuzen, lurraldean bizi eta lan egiten duten 18 sortzaile berriren lanak eraman dira. “Erakusketak Bizkaiko egungo arte-panoramaren aniztasuna eta talentu kartsua islatzen ditu. Lanek —instalazioak, margolanak (olioa, akrilikoa eta pastela), bideoa, eskultura eta argazkigintza— parte-hartzaileen sormena eta adierazpidea islatzen dute”, azaldu dute antolatzaileek.