Zapatuan, azaroak 23, doako kontzertua eskaini zuen ETS taldeak Derioko kirol-kantxa estalian. Kontzertua “Udazkena martxan” egitasmoaren baitan antolatu zuen hango udalak, eta kalkuluen arabera, bertan 7.000 lagun inguru batu ziren, Arabako taldearen abestiak gozatzeko. ETS taldeaz gainera, Eider, Nogen taldeko abeslari ohia, ere igoko zen agertokira.