Bizkaiko Opena zapatuan izango da Derion

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 29a, 12:31

Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzaren eta Derioko Udalaren eskutik, zapatuan, azaroaren 30ean, Bizkaiko Opena izango da udal-pilotalekuan. Hiru partida egongo dira, eta 17:00etan hasiko dira. Euskararen Egunaren egitarauaren baitan antolatutako ekintza da.

Lehenengo eta behin, esku-pilota partida izango da, eta bertan Alaia Uriartek (Lezama) eta Malen Lamadridek (Dima) jokatuko dute Arrate Bergararen (Lea Ibarra) eta Marta Gomezen (Ortuella) kontra. Ondoren, paleta partida izango da, eta horretan Uxue Urgoitik (Larrabetzu) eta Naroa Saezek (Orozko) osatutako bikotea arituko da Naroa Zulaikak (Orozko) eta Maialen Landajok (Larrabetzu) osatutako bikotearen aurka. Azkenik, esku-pilota partida jokatuko dute Okamikak (Lea Ibarra) eta Madariagak (Artza Bermeo) I. Bilbaoren (Izarra) eta Pujanaren (Markina) kontra.