Derioko Udalak jakinarazi duenez, urtarrilaren 17an, 19:30ean, IV. Kirol Gala egingo da Kultur Birikan. Ekitaldiaren helburua da aurten herriko kirolariek, klubek eta kirol-elkarteek izandako lorpenak eta egindako ahaleginak jendaurrean aitortzea. Herritarrek euren proposamenak aurkeztu daitezke abenduaren 26ra arte. Horretarako, formulario hau bete behar dute.