Abenduan eta urtarrilean, Derioko Kultur Birikako ikasgelak asteburuetan ere izango dira zabalik. Zehatz-mehatz, hurrengo egun hauetan zabalduko dira: abenduaren 14an, 15ean, 21ean, 22an, 28an eta 29an, eta urtarrilaren 4an, 5ean, 11n, 12an, 18an eta 19an. Zapatuko ordutegia 16:00etatik 20:00etara izango da, eta domekakoa, 09:00etatik 14:00etara.