Gabonetako festak BANen

Aikor aldizkaria 2024ko abe. 10a, 09:56

Txorierriko Baserri Antzokian, lau festa antolatu dituzte Gabonei begira, eta lehena barikuan, abenduak 13, izango da. 18:00etatik 02:00etara Gabonetako Arratsalde Jaia egongo da, eta musika Dj Blessivek eta Dj Vithyk ipiniko dute. Hurrengo barikuan, abenduak 20, arratsaldeko jaia egingo da aipatutako dj-en eskutik, 16:00etatik 00:00etara.  Sarrera doakoa izango da egun bietan.

Beste alde batetik, abenduaren 25ean Gabon Gaua ospatuko dute 01:00etatik aurrera, lehengo lerroetan aipatutako dj-ekin, eta sarrerak 25 euro balioko ditu. Gabon Zaharrean ere, urtarrilak 1, festa egingo dute 01:00etatik aurrera, eta kasu honetan musika Dj Xmikek ipiniko du. Sarrera 35 euro balio ditu. Gabon Gaueko zein Gabon Zaharreko festan, bi kopa daude sarreraren prezioaren barne.