Txorierriko Baserri Antzokiak Gabonetako postal-lehiaketa antolatu du. Lehiaketan 12 urtera arteko umeek hartu dezakete parte, eta edozein teknika erabili dezakete Gabonetako postala egiteko. Lanak DIN A5 formatuan egin beharko dira, eta postalak aurkezteko azken eguna abenduaren 20a izango da. Irabazleek 20 euroko txartela jasoko dute saritzat, Derioko jostailu-dendan gastatzeko.