Azaldutakoaren arabera, adin guztientzako lau antzerki izango dira, eta sarrerak udal-webgunean erosi ahalko dira abenduaren 18tik aurrera. Untza mendi-taldeak, bestalde, bi txango antolatu ditu, eta urtarrilaren 2tik 6ra bitartean izotz-pista egongo da. Gainera, txikiek “Derio Olgetan” ekimena gozatu ahalko dute abenduaren 14an eta 15ean eta urtarrilaren 11n, 12an, 18an eta 19an, kiroldegiaren ondoko pistetan.
Beste alde batetik, gaur, abenduak 13, musika-emanaldia eskainiko du Ipar Alde abesbatzak. Era berean, Fernando Lorenzo herriko idazleak Derio en el corazón liburua aurkeztuko du, eta omenaldia egingo zaie 1939an jaiotakoei. Azkenik, Derioko IV. Kirol Gala izango da urtarrilaren 17an. “Programazioak islatzen du Derioko Udalak jai ireki eta inklusiboak eskaintzeko duen konpromisoa, non tradizioa eta publiko guztientzako proposamen modernoagaoak lortzen diren”.
Ziur asko, Olentzeroren, Mari Domingiren eta Errege Magoen etorrera da momenturik hunkigarrienetakoa. Abenduaren 24an, 17:00etan, Olentzero eta Mari Domingi kalejiran irtengo dira Larrabarri baserritik. Hala ere, goizez, 11:00etatik 14:00etara, zein arratsaldez, 18:30etik 20:00etara, harrera egingo diete umeei Herriko Plazan. Harreran parte hartzeko, hitzordua eskatu behar da abenduaren 18tik 23ra udal-webgunean. Errege Magoak, bestalde, urtarrilaren 5ean, 18:30ean, irtengo dira kantxa estalietatik Herriko Plazara iristeko. Kasu honetan ere, aurretik eskatu behar da onlineko hitzordua harreran parte hartzeko; abenduaren 29tik urtarrilaren 4ra hain zuzen.