Aiko taldeak BANen hasiko du urtea

Aikor aldizkaria

Urtea dantzan hasiko dute Txorierriko Baserri Antzokian, Aiko taldeak urte berriko dantzaldiak bertan egingo du eta. Dantzaldia zapatuan izango da, urtarrilak 4, 18:00etatik aurrera. Aukera ederra da urtea dantzan hasteko eta Aiko taldearen musikaz eta dantzez gozatzeko.