2025eko ekintza-sorta antolatzeari ekin diote Txorierriko Baserri Antzokian, eta urtarrilaren 23an artisau-garagardoa dastatzeko aukera egongo da bertan. Saioa 18.00etatik 19:30era izango da, eta 28 euro balio ditu bazkideentzat, eta 30 euro, gainerakoentzat. Sarrerak eskuratzeko, 634 401 580 telefono-zenbakira deitu behar da.