Oztopo arkitektonikoak ezabatzeaz gainera, garabi berezi bat ipini da mugikortasun urriko edo premia bereziko pertsonen autonomia eta erosotasuna errazteko. Nahiz eta aldagela erabiltzeko aldez aurretiko hitzordua eskatu behar ez den, udalak kiroldegira deitzeko gomendioa egin du kudeaketa hobeto egiteko. Telefonoa da 944 540 159. Beste alde batetik, ate automatikoak ipini dira kiroldegiko sarreran eta irteeran, herritar guztiei eraikinerako sarbidea errazteko (30.875 euro), eta mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak atondu dira kanpoko aparkalekuan.