Otsailaren 11 da Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, eta data horren harira tailerrak antolatu dituzte Derion domekarako, otsailak 9. Tailerrak 11:00etatik 13:30etara egingo dituzte kantxa estalietan eta hauek izango dira: magia eta zientzia, arte kromatografikoa, jostailu hidraulikoak eta mandala matematikoak. Hiru txanda egongo dira (11:00etatik 11:40ra, 12:00etatik 12:40ra eta 12:50etik 13:30era). Hamar ume onartuko dira talde eta tailer bakoitzeko.