Ehun urte bete dira Euskal Nafarroako Alpinismo Federazioa sortu zela, eta urteurrenaren ekintzen artean antolatu dute “Gailurretan izan gaitun” erakusketa. Hori 20 panelek osatzen dute, eta bertan azpimarratzen da emakumeek mendian eta alpinismoan izan dituzten ibilbidea eta garrantzia. Erakusketa otsailaren 27ra arte izango da ikusgai Derion. Bestalde, otsailaren 13an, eta Untza mendi-taldeak antolatuta, federazioaren mendeurrenari buruzko dokumentala emango da 19:00etan.