Otsailaren 17an, zaintza-lanetan sortu daitezkeen egoera zailei buruzko hitzaldia izango da Kultur Birikan, Derion. Hitzaldia 16:00etatik 18:00etara izango da, eta profesionalak ez diren zaintzaileentzat eta mendekotasuna duten pertsonen senideentzat da. Izena emateko eta zalantzak argitzeko, 607 820 157 telefono-zenbakira deitu daiteke (Sandra), edo zainduztxorierri@gmail.com helbide elektronikora idatzi. Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako hitzaldia da.