Euskaraldia antolatzeko batzar irekia gaur Derion

Aikor aldizkaria

“Elkar mugituz egingo dugu” lelopean, Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo da aurten. Herrietako batzordeak dagoeneko hasi dira lanean, eta Derion, esaterako, batzar irekia egingo da gaur, otsailak 18. Batzarra 19:30ean izango da Kultur Birikan, eta nahi duen guztiak hartu dezakete parte. Besteak beste, Euskaraldian nola parte hartu eta zer antolatu aztertuko da batzarrean.