"Derio Euskadi Ezagutzen" ekimena bueltan da

Aikor aldizkaria 2025ko ots. 20a, 13:18

Derio Euskadi Ezagutzen” ekimena itzuli da Untza mendi-taldearen eta Derioko Udalaren eskutik. Horrela, martxoaren 16an ibilbidea egingo dute Bermeo eta Busturia artean (Madariaga Dorrea). Familia osorako ibilbidea da, doakoa, eta autobusez joango da. Hala ere, izena eman behar da kiroldegian edo online, azken eguna martxoaren 9a dela. Martxoaren 16an, 09:00etan irtengo da pilotalekuaren atzealdetik, eta Deriora 13:30ak inguru itzuliko da.