Martxoaren 11n, lehenengo hilekoari buruzko tailerra egingo da Derioko Kultur Birikan, 18:00etatik 20:00etara. Zehatz-mehatz, aldibereko bi tailer izango dira: bata gurasoentzat, gaztelaniaz, eta bestea, Lehen Hezkuntzako 4. 5. eta 6. mailako ikasleentzat, euskaraz. Hitzordua 18:00etan izango da, eta izen-ematea martxoaren 6ra arte egin daiteke 688 654 649 telefono-zenbakira whatsappa bidalita edo berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita.