Derioko erdigunera ailegatu da "leihatila ibiltaria"

Aikor aldizkaria 2025eko otsailaren 25a

Derioko Udalak ‘Leihatila ibiltaria’ egitasmoa ipini du martxan, herriko auzoetako bizilagunen kezkak, iradokizunak eta ideiak ezagutzeko. Egitasmoa Derioko erdigunera ailegatu da, eta gaur, otsailak 25, alkatea eta zinegotziak 11:00etatik 13:00etara izango dira Gazteleku zaharrean, herritarren proposamenak jasotzeko. Egunean ere, otsailak 27, izango dira Gazteleku zaharrean, baina 17:00etatik 19:00etara.