Bilera orokorrera deitu du Lainomendik

Aikor aldizkaria 2025eko martxoaren 6a

Hogeita hamabost urte bete ditu Lainomendi Derioko dantza-taldeak, eta urteurrenaren harira, bilera orokorrera deitu die dantzariei, gurasoei eta dantzari ohi guztiei. Bilera datorren asteko astelehenean, martxoak 10, egingo dute Derioko Kultur Birikan, 19:00etan.